1982ko irailean gaude eta Ramon Beitia, hainbat zine areto bere ardurapean dituen gerentea, ikuskatze lanetan murgildu da. Irabaziak beheraka ari ziren, eta nagusi gazteak, iritsi berria aitak utzi ziona gobernatzera, kontuak baino ez ditu buruan. Lotsa gutxi eta eskrupulu gutxiagoko horri negozioaren gordina azaldu beharrean da gerentea. Eta horrelaxe hasten da egun gutxiren bueltan errendituko den peripezia. Nola zeuden herrietako aretoak eta zertan zebiltzan haietako langileak. Formalki pieza perfektua da, bere simetria soilduan; mundu bati, izate eta bizitzeko aldarte bati ematen zaio adioa. Atzean gelditzen den mundu horren arnasa eta denboraren sosegua sentiaraziko digu egileak maisuki.