EUSKAL PROSA AZTERTUZ. KRITIKO BERRIEN AHOTSA II

EUSKAL PROSA AZTERTUZ. KRITIKO BERRIEN AHOTSA II

 

5,16 €
IVA incluido
Consultar
Editorial:
UNIV. PAIS VASCO
Año de edición:
2013
ISBN:
978-84-9860-898-4
Encuadernación:
Otros

Aurkibidea:
- Aurkezpena (Jon Kortazar).
- Iban Zaldua: Etorkizuna (2005) (Oihane Calejero, Eunate Gurrutxaga, Alazne Landeta).
- Uxue Alberdi: Aulki bat Elurretan (2007) (Mikel Mujika, Iñigo Otsoa, Julio Soto).
- Ur Apalategi: Fikzioaren Izterrak (2010) (Iñaki Beristain, Ageda Galarraga, Amaia Elortegi).
- Bideojokoen narratibitatea (Ander Gezuraga).
Aurkezpena:
2011. urtean, eta Ur Apalategiren eskutik, Letren Fakultatean irakasten nuen «Gaur egungo joerak euskal literaturan» irakasgaiko ikasleen lanetan oinarriturik, Euskal prosa aztertuz. Kritiko berrien ahotsa liburua ondu genuen. Aurton esperientzia berrestea pentsatu dugu, baina baldintzak aldatuz: etxez aldatu gara, eta Utriusque Vasconiae argitaletxe eskergarria utzi eta Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuko aterpea onartu dugu. Sakonean Euskal prosa aztertuz. Kritiko berrien ahotsa II hau aurrekoaren jarraipena da, eta haren helburu bera du. Irakaskuntzan, eta batez ere literaturen irakaskuntzan, ari garenok badakigu, jakin, gure ikasleen trebezia handia dela, eta adi egon behar dugula, nekatu gabe, ikasleen irakurketak eta haiei buruz dituzten iritziak haiengandik entzun eta jasotzeko, haiekiko elkarrizketak aberasten baikaitu. Prentsan elkarrizketa bat egiten didaten bakoitzean, ikasleengandik gaurko literaturaz asko ikasten dudala aitortzen dut. Ezin dut ahaztu Xabier Montoiaren Gasteizko hondartzak (1997) liburuaren balioa ikasle batek erakutsi zidala, eta ondoren Euskadi sarian aipatu nuela lana, eta akzesita lortu zuela; ikaslea, berriz, euskal ipuingintza modernoaren ikertzaile saiatua bihurtu zaigu, Alvaro Rabelli; edo beste ikasle batek seinalatu zidala Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion (1999): liburuak egin duen ibilbidea harrigarria izan da, zorionez; orduan ere ikaslea bikaina zen, Iratxe Retolaza. Irakaskuntzan ari garenok, jakin badakigu gure ikasleei buruz iritzi orokor desberdin bi daudela: lehena, apokaliptikoa, eta baieztatzen du, garai zaharrak gogoan, ikasleak goi mailako ikasketak egitera gero eta okerrago hezirik datozela; bigarrenak, baikorrak, uste du garaiak aurrera doazen heinean aldaketak gertatzen direla, eta garaiek ere bere gauza on berriak dituztela onartzen du. Ez naiz izan eta ez naiz apokaliptikoa. Jakin badakit irakaskuntzaren barnean badagoela ezin bazterturiko esperientzia bat: urtero-urtero ikasleak adin berekoak dira, urtero hogei urteko (edo hogeita bateko) ikasleek betetzen dituzte ikasgelak eta ikasgeletako mahaiak; irakaslea, ordea, urtebete zaharrago da ikasturtero, eta geroago eta handiagoa da, adinez behintzat, ikasleen eta irakaslearen arteko aldea. Baina aldea inguratzen eta hurbiltzen jakin behar du irakasleak, eta ikasleengan jarritako konfiantza eta literaturaz duen maitasuna erakusten. Haien lanak azalez bigun eta mamiari dagokionez exijentziaz zuzentzea da alde hori murrizteko bidea. Ez dut inoiz joera apokaliptikoetan sinetsi. Ikasleek ere bere garaia bizi dute, garaikoak dira, eta bizi dugun eta bizi gaituen garaien zertzeladak ugariak dira, eta ikasleenak irakurtzen ikasi behar dugu guk, irakasleok ere. Horregatik guztiagatik saiatzen naiz ikasleen irakurketak eta haiei buruzko iritziak entzuten. Saiatze horren fruitu da liburu hau. Ikasleak ez datoz, ez, aurrekoak baino okerrago heziak. Beren balioak dituzte, eta hemen agertzen dira. Liburuak biltzen dituen lanak, bat izan ezik, 2010-2011 ikasturtean egin ziren, «Gaur egungo joerak euskal literaturan» ikasgairako. Salbuespena, Ander Gezuragaren lana, 2012-2013 ikasturtean burutu zen, ikasgai hartako jarraipen gisa, lan tutorizatu gisa. Eta agertu ziren guztietatik batzuk liburuak ere bere mugak ditu aukeratu ditugu. Garbia da euskal literaturaren kritikak gaur egun agertzen duen ahulezia: monografien falta. Bada, kritiko berrien lanok ahulezia hori neurri txiki batean behintzat konpontzera datoz. Gainera, oso berriak diren liburuetan jarri dute arreta, eta hori gutxi ez, eta ipuingintzako liburuak dira, askorik aztertu ez den genero bati buruzkoak (salbuespen bakarra, gorago aipatu dugunez, bideojokoen kontakizunari buruzkoa da, baina azterketaren berritasunak justifika lezake haren argitalpena). Oihane Calejerok, Eunate Gurrutxagak, Alazne Landetak, Mikel Mujikak, Iñigo Otsoak, Julio Sotok, Iñaki Beristainek, Ageda Galarragak, Amaia Elortegik eta Ander Gezuragak hemen aurkezten dituzten lanek ez dute soilik berritasunaren jeinua, berritasuna ez daeta aro postmodernoetan berez balio nagusia. Batez ere sakontasuna, ikuspegi berriaren antolaketa da orrialdeotara ekarri dutena.

Esan dugunez, Euskal prosa aztertuz. Kritiko berrien ahotsa II liburu hau aurrekoaren jarraipena da, eta haren helburuak bete nahi ditu: kritiko berriei ahotsa eman, literaturazaleak aipatu eta egile berrien lana aztertu. Oihane Calejerok, Eunate Gurrutxagak, eta Alazne Lande

Artículos relacionados

  • EL MERCADO. COLOREA Y CREA TU COLLAGE CON PEGATINAS
    1 kg de manzanas, 1 paquete de harina, un ramo de flores, un rayo de sol, unas avellanas, 2 o 3 calabacines, albaricoques, té, 500 g de fresas... ¿Y si la clave de la felicidad estuviera en el mercado? Un libro de colorear y con pegatinas imaginado por Zoé de Las Cases. ...
    En stock

    24,95 €

  • HOGAR LIMPIO, HOGAR FELIZ
    MARTÍNEZ FERNÁNDEZ, ALICIA
    MANTENER UNA CASA LIMPIA, ORDENADA Y BONITA ES POSIBLE Y, CON ALICIA MARTÍNEZ, ADEMÁS, TE RESULTARÁ FÁCIL Con este libro, transformarás tu casa en un espacio más práctico, más agradable y más tuyo.@aly_deco_home, nombre por el que más de tres millones de seguidores la conocen en redes, sabe muy bien que basta con dominar los trucos adecuados, crear pequeñas rutinas y tener clar...
    En stock

    20,90 €

  • CARTAS (SERIE GREAT IDEAS)
    DE BINGEN, HILDEGARDA
    El imprescindible legado de una de las sabias y místicas más influyentes de Occidente. A lo largo de la historia, algunos libros han transformado la manera en que nos vemos a nosotros mismos y a los demás. Han inspirado el debate, la discordia, la guerra y la revolución. Han iluminado, indignado, provocado y consolado. Han enriquecido vidas, y también las han destruido. Taurus ...
    En stock

    8,99 €

  • LA GENEALOGÍA DEL ABANDONO
    GASTAÑAGA GONZÁLEZ, IVÁN
    Una búsqueda íntima que transforma el abandono en memoria familiar. Iván Gastañaga nació en Moscú en 1990, en los últimos días de la Unión Soviética. Un año después, gracias a la mediación de una corresponsal española destinada en Rusia, se convirtió en el primer niño soviético adoptado por una familia española. Creció en Cantabria rodeado de afecto, pero también atormentado po...
    En stock

    20,90 €

  • OJALÁ CURAR FUERA MÁS FÁCIL
    INCERTIS, RAÚL
    Hay heridas que ningún hospital puede curar y lugares en los que la medicina deja de ser una profesión para convertirse en una forma de resistencia. La historia del médico español que protagonizó el pódcast Vivir y morir en Gaza, dirigido por Almudena Ariza. Decido ir a quirófano. El ascensor no funciona, así que me dirijo a las escaleras. Antes de subirlas, corrijo el rumbo y ...
    En stock

    21,90 €

  • CARTAS A UN JOVEN POETA (SERIE GREAT IDEAS)
    RILKE, RAINER MARIA
    En el centenario de la muerte de Rilke, se une a Great Ideas una de las obras epistolares más bellas e inspiradoras de todos los tiempos, con una nueva traducción de Adan Kovacsics. A lo largo de la historia, algunos libros han cambiado el mundo. Han transformado la manera en que nos vemos a nosotros mismos y a los demás. Han inspirado el debate, la discordia, la guerra y la re...
    En stock

    8,99 €