LÓPEZ CARO, CRISTINA / PEÑA CEREZO, MIGUEL ÁNGEL / RUIZ HERRÁN, VICENTE
Sarkis-Lagunketa: babes ofizialeko etxebizitzen sustapena, jarduera errentagarria?1,2
2007ko abenduan, Luis Albak, SARKIS LAGUNKETAKO zuzendari nagusiak, Gasteizko (Euskal Herria) Deba eraikineko 1. solairuan zuen bulegotik, proposamen bat amaitu zuen: Salburuan babes ofizialeko 188 etxebizitza sustatu eta eraikitzeko eskaintza, Administrazio Kontseiluan aurkeztu behar zuena, eta bere tamainagatik enpresarentzat erabakigarria izan zitekeena.
Inguruko eraikuntza jarduerak sendoa izaten jarraitzen zuen arren, zeruertzean hodei batzuk ikusten ziren: aurreko urtean subprime krisiak eztanda egin zuen AEBetan, munduko finantza egonkortasuna mehatxatuz. Testuinguru horretan, Luis Albak eskaintza bat planteatu behar zuen. Eskaintza hori, Babes Ofizialeko Etxebizitza (BOE) araudia errespetatuz, bideragarria izan behar zen SARKIS LAGUNKETARentzat, lehiakorra etxebizitzen etorkizuneko erosleentzat, eta erakargarria, berriz, Zabalgune 21entzat, udal-sozietate horrek erabakiko baitzuen, lehiaketa publikoan, proposamen lehiakorrena ikuspuntu tekniko eta ekonomikotik. Gomendatu beharko luke Luis Albak SARKIS-LAGUNKETAn aurkeztea etxebizitzen sustapen hau eraikitzeko esleipenera?