Zer edo zer ez dabil zuzen Xirriparten? Oso oker dabil, hobeto esanda, batez ere herriko helduei begiratuz gero. Sara, egoeraz jabeturik, oharrak hartzen hasiko da eta konturatuko da herriko semaforoek badutela zerikusirik helduen portaera bitxiarekin. Semaforoak zeharo aldrebesturik dabiltza eta zerbait egin beharra dago! Hala bada, Sarak Semaforo Domatzailearen bisita jasoko du, eta egora lehengoratzeko planari ekingo diote elkarrekin. Liburu honetan, semaforoak nahasteak ekar ditzakeen okerkeriak eta xelebrekeriak topatuko ditu irakurleak: ziatika epidemia, seinale eta farolen ihesa, ispilu biribilak etxeetatik desagertzea? Istorio umoretsu eta abenturaz betea da Semaforo Domatzailea.